XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Astigarraga EUSKELIZENAK

Oitabi aldi ontan lauk artu dute euzkel izena: Jakinde Muntagorriko Simon eta Bixentaren alabari; Miren Josebe Alberro'tar Teodoro eta Abarrateggi'tar Eskolastikaren alabari; Iñaki Eli Txalakako Julien eta Joxpantoniren semeari; Miren Alazpe Abalos'tar Mikel eta Otxotorena'tar Kandidaren alabari.

Lentxeago beste boskarrena Pillipa Artzalus'tar Paustino eta Eujeniren semeari.

Zorionak gurasoai eta besorkoei, ori dek euskeldun jokatzea.

- Ataboko Xantik etxea oso apain jarri du; berea baitu.

- Astigarragako praikak ez dira asi lanean oraindik, sagarren petxa zintzilik baitago, alare baserri tolare batzuek asi dira kantari, bai ta gu ere asi mama gozua edaten.

- Artola Demetrio Valladolid berriztu da esalari ikastera.

- Apaiztegiko Almanda Jose berriz Zaragozara osalari gai au ere; ikasi gazteak ikasi.

- Laxter eskontzen zaigu Arrubitxuloko Armendariz Roman; bere asabak aspaldi etena zuten kate malla onetxek itsasi dio sendian; gurasoak Tapalakoak ditularik ere edarki ikasi baitu euskeraz.

Zori onak.

- Ergobiko andre gazte batek Donostiko La Verdad denda auditik erosteko zeukan oyala dendariari muturrera botata iges omen du, abertzalientzat txakurrenak esaten eraso ziolako; ¡dendari egokia parrokianuak ugaritzeko!.

Datorren igandean Ernani'ra dijoazkigu lagun geyenak; arratsaldetik asko eta goizetik ez gutxi.

Beste batzuek berriz Tapallara, eta ¿nun da txintxiña orrenbeste erromeri egiteko?.

TXADON ZAYA.